Palmera Montero gunea. / Irungo Udala
Zaharkitzeak dakarren erronka eta aukeren inguruan hausnarketa saio irekia antolatu du Eusko Ikaskuntzak Irunen datorren otsailaren 28an. Jardunaldi hau, Irungo Udalaren Ongizate arloak bultzatuta, Eusko Ikaskuntzak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera lantzen ari duen zaharkitzearen erronken inguruko proiektuaren baitan kokatzen da, etorkizuneko eszenarioak eraikitzeko adimen kolektiboaz baliatuz.
Foroa Irungo Palmera Montero gunean garatuko da goizean zehar eta metodologia parte hartzaile batetan oinarrituta, eztabaida mahai berean gaian adituak eta interesa duten hiritarrak bilduko ditu. Saio horren ostean, Eusko Ikaskuntzak ondorioen gainean lanketa egin eta parte hartzaileekin parketauko ditu emaitzak. Jardunaldian izena emateko epea zabalik dago www.eusko-ikaskuntza.eus webgunearen Ajenda ataletik.